GULLIVERREN LOKARRIAK
Autorea: Xabi Borda Alberdi
ISBN: 978-84-9783-738-5
EAN: 9788497837385
Argitaletxea: Elkar
Bilduma: Poesia
Edizio data: 2009
Orri kopurua: 78
PVP originala: 13,75 €
Sinopsia
tantak  lodi  biltzen  zirenean  sabaian
kobazulo  itxura  hartzen  zuen  amonaren  sukaldeak
denborak  banaka  jausiaraziko  zituela  uste  izaten  nuen
estalagmitak  sortuko  zirela  hantxe  bertan
familia  osoa  bazkaltzera  biltzen  ginen  mahaiaren  ondoan
nire  burmuin  gatzatu  gabeak  argitu  ezin  zuen
sakoneko  misterio  bat  bazuen:
zerk  izutzen  zituen  horma  haiek
zer  larritasun  klasek  jartzen  zuen  izerditan
jaio  aurreko  nire  urratsak  gordetzen  zituen  etxea
egun  fi  sika  domestikoaren  azalpen  errazetara
errenditzen  naiz:
baxera  behetik  gora  lehortzen  zen
azuleju  bat  gero  beste  bat
mailaz  maila  egiten  zuen  gora  hezetasunak
egun  hormetan  margotuta  bisonterik  ez
egun  uharte  urrunen  itzalak
egun  lurrari  jositako  pertsona  bat  ikusten  dut
sabaitik  datozen  tantei  itzuri  ezinda
