GIZON GOGORRAREN SEKRETUA

Autorea: Xabier Etxeberria, Martin Etxeberria

ISBN: 978-84-9027-343-2

EAN: 9788490273432

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Ateko bandan

Edizio data: 2015

Orri kopurua: 288

PVP originala: 23.00 €

Erosi

Sinopsia

Gizon gogorraren sekretua. Xabier Etxeberria, Martin Etxeberrria. Gizon arrunt baten istorio da hau; halabeharrez, heroi bihurtzen den gizon gogor baten istorioa, Erre-ren istorioa. Inauteriak hastearekin batera, bizi den biltegiaren ondoko lantegian hilotz bat aurkitu dute, urkatuta, kolpatuta eta zaurituta, biluzik eta belarria eta zakila moztuta. Patuak nahi izan du belarria Erre-ren eskuetara iristea.

Bezperako mozkorraldiaren ondorengo ajeak arrazoia lainotu diote; hilketarekin zerikusirik izan dezakeela bururatu zaionetik, ez du bakerik. Horregatik, bezperako ibilerak argitu nahian, bart etxeratu bitarteko azkeneko orduak eman zituen putetxera itzultzea erabakiko du. Horrenbestez, susmatu ere egin gabe, heriotzaren errudunen peskizan nahastuko da hondohondoraino.

Thriller-aren estiloari jarraituz, emozioa piztea, tentsioa mantentzea eta suspenseari eustea lortzen duen inauterigiroko eleberri ganberroa idatzi dute Etxeberria anaiek. Donostiako aldirietako industrialde batean dago istorioa kokatuta, krisiaren ondorio beltzez zipriztindutako agertokietan: taberna ilun bat, putetxe bat, hondoak jotako enpresa bat, biltegi zahar bat…