GIZON BARREGARRIAK

Autorea: Joxean Agirre Odriozola

ISBN: 978-84-1360-318-6

EAN: 9788413603186

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Literatura

Edizio data: 2024

Orri kopurua: 188

PVP originala: 19.00 €

Erosi

Sinopsia

Jubilatu ondoren aspertzen hasita dauden komando ohi bateko kideak atraku bat eta bahiketa bat antzez-tera jolastuko dira, berrogei urte lehenagoko ekintzak gogoratzeko, batetik, eta garai hartan atzetik izan zituzten lehen promozioko ertzainekin sagardotegian apustu bat egin dutelako ere bai.
Politika, umorea eta erotismoa nahasten dituen kok-tel gisa funtzionatzen duen nobelak hainbat adar ditu: zahartzaroaren eta maskulinotasunaren gaineko gogoetak, garai bateko ideal eta helburuen zimeltzea, baita gaztetasunaren gorazarrea ere, gizon barrega-rriek adinako protagonismoa baitu Maria Mendizabal Antropologiako ikasle gazte eta distiratsuak, zeina uniformedunen usainei buruzko doktore-tesia egiten ari den.
Idazkera bihurri ederra eta tramaren katramila uste-kabekoak elkartzen ditu Agirrek literaturaren ospatze gisa gozatzen den nobela harrigarri, dotore bezain ironiko honetan.