GIZAJENDEAREN AHITZEA

Autorea: Pablo Sastre Forest

ISBN: 978-84-9783-914-3

EAN: 9788497839143

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Eztabaida

Edizio data: 2010

Orri kopurua: 144

PVP originala: 21.65 €

Erosi

Sinopsia

Sentimenduz beteriko espazioa da hiria; sentimendu guztiek hirian tokirik ba ote
duten, ordea, zalantzan jartzekoa da. Gaur egungo hirian barrena garamatza Pablo
Sastrek liburu honetan, pausoa astiro emanez. Sentimenduen espazioak arakatzen
dituelarik, giza arimaren aztarnei jarraitzen die, askotan ezabatuta baldin badaude ere,
eta hainbat galdera luzatzen: Zer sentitzen du lan egin behar duen jendeak? Non dago
emakumeen indarra, gizonen kemena, begien distira? Zein harreman dago eskolaren
eta otzantasunaren, irudi fabrikatuen eta minik ezaren, ospitaleetako osasungintzaren
eta beldurraren artean?…