GEZURRA BERDADEROA

Autorea: Bertol Arrieta Kortajarena

ISBN: 978-84-1360-124-3

EAN: 9788413601243

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Literatura

Edizio data: 2021

Orri kopurua: 204

PVP originala: 21.75 €

Erosi

Sinopsia

Nobela bat idazteko eszedentzia hartuta zeukala, bere betiko andregaiak utzi egingo du Koldo, ganora eta konpromiso faltagatik, eta horra non, 44 urterekin, pizzak banatzen hasi behar duen lanean eta pisu konpartitu batean bizitzen.

Bakarrik egoten etsi ezinik, norbaitekin nahiko luke endredatu, edonorekin kasik, eta dantzan ibiliko da hiru emakumeren bueltan: Nagore bere pisukide eder, gazte eta malenkoniatsua, Frida artista bizizale eta misteriotsua, Ester bere betiko neska-lagun amultsu eta zentzuduna.

Euskal literaturan gutxitan dastatu ahal ditugun ezaugarriak ditu Bertol Arrietaren estreinako nobela honek: orriz orri darion umorea, han-hemen nabarmentzen diren erotismoprintzak eta guztia blaitzen duen bizipoza. Seguru irakurleak eskertuko duela.