GERRAKO PILOTU

Autorea: Antoine De Saint-exepery

ISBN: 978-84-9783-054-6

EAN: 9788497830546

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Literatura unibertsala

Edizio data:

PVP: 10.97 €

Erosi

Sinopsia

Gerrako pilotu honen anekdota xumearen ondoan (Arras gaineko errekonozimendu hegaldia, tiroketa, itzulera), eta gertaeren osagarri ez baina liburuaren egiazko mami gisa, Saint-Exupéryren bizitzako bizipenek eragindako gogoetak kontatzen dira, ikasgai etiko bat uzten duten bizipen etiko bezala kontatuta beti ere, bizipen mingarriak askotan. Hala bere haurtzaroko eta gaztaroko esperientzietatik hasi (haurtzaroko oroitzapenak, gaztarokoak: anaiaren heriotza, eta abar) eta batez ere hegazkin gidarien arteko bizimoduaren balio idealizatuak, egitate epikoak aletzen dira kontaketaren haria markatzen duen hegaldia aurrera doan ahala.

Gatazka epiko bat bezala gertatzen da. Alde batetik gizakiaren ahuleziak eta makurkeria daude: Saint-Exupéryk ongi ezagutzen duen frantses gizartea, Lehen Mundu Gerratik hondoa jota irtena, balio tradizionalak arras galduak zirena, liskartsua, elkartasun gutxikoa, edo, hurbilago, Bigarren Mundu Gerraren hasieran -kontakizuna gertatzen den garaian- frantses gizartean eta gudarostean gertatutako hondamendia, agerian geratu zen antolakuntza eta elkartasun urria, edota, oraindik ere hurbilago -kontaketaren garaian, 1940-1942-, armistizioaren ondoko erbestealdian Saint-Exupéryk erbesteratuen artean ezagutu zituen liskar, sesio, gorroto, azpijoko eta elkarri jarritako oztopoak. Hain zuzen ere, Saint-Exupéry bera izan zen, ordurako gizon guztiz ospetsua, beste askoren artean, azpijoko horien biktima (…)

Horren guztiaren kontra, gizatasunaren zentzua, gizatasunaren bilaketa aldezten du Saint-Exupéryk, eta bere pilotu esperientzian, elkartasunean bizi izandako arriskuaren esperientziak ematen duen batasunean aurkitzen du gizatasun hori. Hala moral berri baten eredu gisa proposatzen ditu berak bere hegazkintzako bizitzan ezagutu dituen kideak: Alias, Dutertre (…)

Balio horien guztien helburu, eta kontaketa guztiaren oinarri, Frantziaren ideia: Frantzia da frantsesen balio guztien, frantsesen gizatasunaren mamia eta erroa. Saint-Exupéryren liburuak -Gerrako pilotu hau ere bai, neurri handi batean- oso erabiliak izan dira gerra ondoko Frantziako hezkuntzan, irakurgai gisa, Frantziaren ideologia baten adierazpen eta berme gisa; ikusi besterik ez dago zenbateko argitalpenak -milioika aletakoak- egin diren liburu honenak eta Saint-Exupéryren beste zenbaitenak.