GERRAK EZ DU EMAKUME AURPEGIRIK (JOKIN ZAITEGI SARIA 2016)

Autorea: Svetlana Aleksievtx

ISBN: 978-84-9027-700-3

EAN: 9788490277003

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Lekuko

Edizio data: 2017

Orri kopurua: 292

PVP originala: 23.10 €

Erosi

Sinopsia

Svetlana Alksievtx, Iker Sancho (itzultzailea), Gerrak ez du emakume aurpegirik: Gerra imajinatzean, gizonezko soldaduak datozkigu berehala gogora, baina ia milioi bat izan ziren II. Mundu Gerran parte hartu zuten emakumen sobietarrak: mediku eta erizainak, frankotiratzaileak, tanke-gidariak, gerrillari partisanoak… Ehunka lekukotasun bildu ditu egileak, haien oroitzapenak eta inpresioak biltzeko, ez kazetarien ohiko galde-erantzunekin, baizik eta konfiantza emanez, lasai hitz egin dezaten. Jasotako erretratuak antz gutxi du historiografia ofizialaren heroitasunarekin: hor ageri dira gosea, beldurra, hotza, zauriak eta oinazea… baina baita ere beste nesken elkartasuna, gizonezkoen laguntza edo gutxiespena, etsaienganako gorrotoa edo errukia… Bizitzaren eta heriotzaren arteko hari gainean dantzan, gizatasun sakon baten taupadak helarazten dizkigu, zirraraz eta dardaraz.