GELTOKIAK EDO HELDUTA ENTZUTEKO ABESTIAK (XIV. IGARTZA SARIA)
Autorea: Goiatz Labandibar Arbelaitz
ISBN: 978-84-9027-066-0
EAN: 9788490270660
Argitaletxea: Elkar
Bilduma: Literatura
Edizio data: 2013
Orri kopurua: 208
PVP originala: 22.25 €
Sinopsia
Geltokiak eta helduta entzuteko abestiak, Goiatz Labandibar Arbelaitz: Europan barrena egindako ibilaldi baten tankeran egituratutako ipuin-bilduma honek, hamaika istoriotan zehar beste hainbat hiri ezagutaraziko dizkigu. Hendaia, Marseilla, Geneva, Venezia, Trieste, Ljubljana, Zagreb, Pula, Genoa eta Niza dira kontakizun hauetako agertokiak, eta hiri horietako tren geltokiek badute ipuinotan toki esanguratsua. Izan ere, hiri batetik edo ipuin batetik besterako bidaia egitea proposatzen zaigun liburu honetan, geltokiak beti dira istorio baten abiapuntu edo helmuga.
Egileak lortu du hiri bakoitzaren funtsa jasotzea eta istorio bakoitzari dagokion kolorea eranstea, guztietan gaiak ezberdinak izan arren: askatasuna, alde bakarreko maitasuna, errutina, tokiz kanpo sentitzen denaren sentimendua…