GALERNA
Autorea: Iratxe Esnaola Aldanondo
ISBN: 978-84-9783-839-9
EAN: 9788497838399
Argitaletxea: Elkar
Bilduma: Literatura
Edizio data: 2010
Orri kopurua: 92
PVP originala: 14.00 €
Sinopsia
Egunak zeramatzaten Hotelean etortzekoa zen ekaitzaz hizketan. Arrats aldera bezero eta zerbitzariek Hoteleko kafetegitik begiratzen zioten udako kostalde eguzkitsuari. Galernaren zain zeuden denak, ozeano atlantikoko ekaitz bat-batekoaren zain, itsasotik sartzen zena egun sargorien amaieran. Zerua zikindu eta haizea norabide kontraesankorretan bere buruari bultzaka hastea espero zen; euripean udatiarrak aterpe bila hastea. Baina uda hartan galernak ez zuen eztanda egin nahi eta bero sapak berean jarraitzen zuen S.S.ko hirian. Itxarote hura, azkenerako, itxitura bat zen bere baitan.
Abuztuko azken eguna da itsasertzeko hiri turistiko batean; beroa jasanezina da, eta galerna datorrela
antzematen da. Giro sargori horretan lau pertsonaia: Nora eta Sebasian Bechener, batetik, adin ertaineko turista bikotea, zer nahi duten argi ez dutela; hoteleko zuzendaria eta bere alaba nerabea,bestetik, nora ezeko uharte banatan sartuak. Lauren arteko harreman sare bat hedatuz doa, gero eta nahasiagoa, guztiak ere korapilatuko dituena.
Erritmoaren erabilera zehatzez eta tentsioari une oro eutsiz, sentimenduen biluzte-ariketa bikaina egin du egileak Augustin Zubikarai nobela labur saria irabazi duen lan honetan. Erromantizismoaren antipodetan, pertsonaiekiko distantzia nabarmen uzten duen idazkera hotz eta zorrotz baten bidez, opera prima batean eskertzekoa den trebezia erakusten digu IratxeEsnaolak.