FUCKING ARTISTS

Autorea: Xabier Montoia

ISBN: 978-84-9783-941-9

EAN: 9788497839419

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Literatura

Edizio data: 2010

Orri kopurua: 256

PVP originala: 24.55 €

Erosi

Sinopsia

Hamar ipuin batzen dituen liburu hau ez da berez bilduma tematiko bat, Xabier Montoiak hainbat gai,
garai eta lekutan girotu dituen istorioak baizik: Jaurlaritzan sartu berri den emakume batek
bizkartzainarekin izandako gorabeherak, futbol profesionalean arrakasta izatearekin amets egiten duten
gazte batzuen historia, biak langabezian geratzen diren bikote gazte batek etxea ez galtzeko asmatu behar
dituen komeriak, etxeko abusu sexual zahar batek oroimenean utzitako zauriak, Tennessee-n barrena
musikari ezezagun baten bila egindako txangoa, egungo Uzbekistango kontzentrazio-esparru bateko izugarrikeriak…
Kontagai eta kontamoduen aniztasunaren azpian, egileak ohi duen begirada zorrotza eta idazkera doia
nabarmentzen dira, gozotik baino gehiago garratzetik daukaten ipuinotan; betiko galtzaileen samina,
irabazle ustekoen porrota, ilusioen zaputza, harremanen endekatzea, gorputzaren morrontzak, denboraren
miseriak? elementu horiek osatzen dute, une eta gune jakin baten erretratu