EZER EZ DAGO UTZI NUEN LEKUAN (KUTXA FUNDAZIOA DONOSTIA LITERATURA SARIA 2024)
Autorea: Itziar Otegi
ISBN: 978-84-1360-490-9
EAN: 9788413604909
Argitaletxea: Elkar
Bilduma: Literatura
Edizio data: 2024
Orri kopurua: 136
PVP originala: 13.50 €
Sinopsia
Gaztetan herritik alde egin zuen mutila aita arrantzalearen hil hurreneko ohe ondora itzuli da, eta horrek oroitzapen olatu bat piztuko du, arrangura eta gaitzespen isilen erresakarekin; Genevan nazioarteko erakunde batean lanpostu irrikatua lortu ondoren, alokairuan hartu duen apartamentuan aurreko maizterrak utzitako arrastoei kateaturik geratuko da beste protagonista bat, jakin-mina obsesio bilakatu arte. Laurogei urteak pasatuta, Mediterraneoan udako etxea saltzera doa Mila, seme-alabei entzungor eginez bera bakarrik, eta era guztietako bizipenak eta sentipenak izango ditu bidaian.
Behatzaile eta sentiberak dira Itziar Otegiren lehen ipuin-bilduma honetako itstorioak, Donostia Hiria saria irabazi dutenak. Garai bateko amets eta ondoko dezepzioez ari zaigu, ez hemengo ez hango sentitzeaz, edertasun atzemanezinaz, besteekiko konexio-une iheskorrez, denboraren igarotze geldiezinaz… Hori dena kontakizun biribil, hizkera aberats eta doi, estilo sotil bezain delikatu batekin.