EZER EZ DA DIRUDIENA

Autorea: Maribel Aiertza

ISBN: 978-84-1360-118-2

EAN: 9788413601182

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Ateko bandan

Edizio data: 2021

Orri kopurua: 104

PVP originala: 11.50 €

Erosi

Sinopsia

Van Gogh margolari ospetsuaren ezkerreko belarria ikusgai jarri duen erakusketa; museoko lorezainak lapurturiko grabatuaren ezkutalekuan agertutako hilotzaren kasua; Gabonetako jaiotzak museora garraiatzean, bi tarantulek sorturiko nahasmena eta deskalabrua; koadro baten aurrean musean jolasean aurkitu eta ospitaleratutako aitonaren istorioa; mutil-lagunaren hitzordura joanda grafitigile talde batekin eta guardia zibilarekin endredatzen den neskaren abenturak eta desbenturak… Artea gai eta giro, zortzi narrazio hauetako narratzaileak eta protagonistek ertz ezberdinetatik arakatuz artearen paisaia fisiko eta emozionalak bistaratuko dituzte.

Artean ezer ez da dirudiena eta (ez) dirudien horrekin jolasten den gisa artista jolastu da idazlea, fikzioa eta errealitatearen arteko jolasa eta ariketa literarioa uztartuz, margolari baten gisa, paleta koloretsua eskaintzeko irakurleari. Artearen eta sormenaren paisaiak zabalak eta kolore anitzak direlako, bertan bizi diren pertsonaiak bezala.