EZ NAIZ ONDO AKORDATZEN

Autorea: Karlos Linazasoro Izagirre

ISBN: 978-84-1360-322-3

EAN: 9788413603223

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Literatura

Edizio data: 2024

Orri kopurua: 156

PVP originala: 16.50 €

Erosi

Sinopsia

Santu baten bizitza kontatzen duen idazkiari deitzen zaio hagiografia, eta honako hau duzue, egileak berak kontatuta, bere santubizitzaren azalpen xehe eta guztizkoa, menosten hasitako oroimenak uzten dion neurrian betiere.
Bertan aurkituko ditu irakurleak mirari harrigarriak, hitzaldi txundigarriak, eskuerakutsi miragarriak, doatsutasunezko ekintzak… Baita adarjotze bikainak, megalomania gaitzak, hipokondria galantak, erudizio alferrikakoa.
Ironiaren ukitu etengabea, estilistaren eskujoko orohartzailea, literaturazalearen presentzia nonahi eta noiznahikoa… Horra liburu bakan, bakar eta desberdin honen ezaugarrietako batzuk. On egin!