EZ DUZU ABUSATUKO – PEDERASTIA KASUAK EUSKAL HERRIKO ELIZAN

Autorea: Alberto Barandiaran, Iñigo Astiz, Miren Rubio

ISBN: 978-84-9027-789-8

EAN: 9788490277898

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Lekuko

Edizio data: 2017

Orri kopurua: 224

PVP: 19.00 €

Erosi

Sinopsia

Ez duzu abusatuko, Alberto Barandiaran, Iñigo Astiz, Miren Rubio: Ez da berria. Lehen ere entzuten ziren antzeko historiak: holako eskoletan… halako apaizak… Ahopean beti, zerbait lotsagarria balitz bezala, egiten zuenarentzat ez ezik, sufritzen zuenarentzat eta inguruko guztientzat.

Horregatik hobe isilpean, hautsak gehiegi harrotu gabe.

Baina iritsi da garaia gauzak esateko eta gertaerei bere izenez deitzeko. Eliza barruko pederastia kasuez ari gara, apaiz eta fraideek gaztexoei egindako sexu-abusuez. Mundu angosaxoian lehertu ziren halako eskandaluak lehenik, baina olatua mundu osoan barrena hedatu da, baita gure artean ere.

Alberto Barandiaran, Iñigo Astiz eta Miren Rubiok, eskarmendu handiko kazetariak hirurak, ezkutuan zegoena argira atera dute, Euskal Herriko elizan izandako pederastia kasuei buruzko erreportaje zabal honetan.

Beraiek ezagutarazitako gertaerak dira batzuetan, azkenaldian zabaldutakoak besteetan. Berriki gertatuak nahiz azken bost hamarkadetakoak, urte askotako min isila pasatu ohi baitute abusuen biktimek jasandakoa kontatzera ausartzeko.

Kontatu beharreko historiak ziren hauek, isiltasunak, biktimen sufrimendua areagotzeaz gainera, usteldu egiten duelako elizak gizartean nahi lukeen konfiantza; kontatu beharrekoak, baina ez bakarrak, adituak oro bat baitatoz orain arte ezagutarazi diren kasuak ez direla gertatu diren guztien zati txiki bat baizik. Icebergaren punta.