EZ DAKIT ZERTAZ ARI ZAREN

Autorea: Ana Malagon Zaldua

ISBN: 978-84-1360-046-8

EAN: 9788413600468

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Literatura

Edizio data: 2021

Orri kopurua: 168

PVP originala: 18.75 €

Erosi

Sinopsia

Bere asperdura eta nazka guraso dibortziatu baten etxetik bestearenera garraiatzen dituen nerabea; aita enpresaria hil ondoren beren erdipurdikeriarekin zer egin ez dakiten seme-alabak; ahizpa atxilotu dutela-eta, haren kargu egitera doan klausurako moja; gaueko txanda baten ondoren, ama zaharra sarturik daukan erresidentziara doan autobus-gidaria…

Pertsonen inguru hurbilean kokatzen ditu egileak tragedia izatera iristen ez diren drama txiki hauek, ironia erabiliz urruntze modura eta garraztasuna defentsarako babes gisa. Trikuaren arantza horien azpian, baina, giza haragia suma daiteke dardarka, gozotasun apur baten eske. Gaurko eta hemengo gizartearen ispilu baldin bada ipuin-bilduma hau, ezin esan oso eder agerrarazten gaituela.