EZ DA ERRAZA GIZON ON BAT AURKITZEA

Autorea: Flannery O'connor

ISBN: 978-84-9783-744-6

EAN: 9788497837446

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Literatura unibertsala

Edizio data: 2009

Orri kopurua: 288

PVP originala: 16.85 €

Erosi

Sinopsia

Ez da erraza gizon on bat aurkitzea eta beste istorio batzuk hamar ipuinek osatzen dute, askoren iritziz sekula izan den ipuingilerik onenak idatziak. Estatu Batuetako hegoaldean, joan den mendearen bigarren erdian, Kristoren mamuak sorgindutako parajeetan alderrai dabiltza predikariak, Biblia saltzaileak, kartzelatik ihesi joandako hiltzaileak, automobil bat besterik nahi ez duten arlote besamotzak, ehun eta lau urteko jeneral konfederatuak, neska intelektual harro hankamotzak, lur jabe berekoi eta zekenak, esklabo izandako beltzen ondorengoak, eta jendilaje zuria. Guztiei iritsiko zaie bizitzan une bortitz bat, non egia ikustera emango baitzaie. Batzuek onartuko dute eskaini zaien erredentziorako aukera, eta salbaziorako ataka gurutzatuko; denek ere, ordea, larrutik ordaindu beharko dute graziazko istant hori jasotzeko pribilegioa.