EUSKARAREN MENDE MAGIKOAK (V-IX. K. O. )

Autorea: Juan Martin Elexpuru

ISBN: 978-84-1360-471-8

EAN: 9788413604718

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Lekuko

Edizio data: 2025

Orri kopurua: 180

PVP originala: 21.00 €

Erosi

 

Erromako inperioaren gainbeheratik Iruñeko erresumaren sorrerara doan aroari deitu dio egileak “Euskararen mende magikoak”. Aldi horretan gertatu omen ziren, aditu askoren ustez, euskararen historian berealdiko garrantzia izan duten aldaketak eta gertaerak: batzuen iritziz, Akitaniatik Nafarroan barrena mendebaldeko herrialdeetara zabaldu zen gure hizkuntza
(“Euskalduntze Berantiarra” deitu izan zaio fenomeno horri); -a artikuluaren jaiotza ere (3. graduko “h(ur)a” erakusletik etorria) orduantxe jazo omen zen, eta garai berekotzat jotzen dira, orobat, egungo euskalki modernoak, lehentxeagoko Euskara Batu Zahar balizko batetik sortuak. Teoria horietako bakoitzak baditu bere aldeko argudioak eta horiek defendatzen dituzten aldezleak, baina ez dira gutxiago kontrako argudioak eta zuloak.
Polemikari ihes egin gabe baina datuetan oinarrituz eta iritzi guztiekiko errespetuz, hipotesi guztien on-gaitzak aletzen ditu xeheki Juan Martin Elexpuruk. Historia, epigrafia, linguistika historikoa eta konparatua, dialektologia, etimologia… jakintzagai ugari gurutzatzen dira liburuan zehar, eta denak txirikordatuz ondu ditu autoreak orriok, euskararen historiari argi egiten lagunduko dutelakoan.