EUSKARAREN BIDEGURUTZETIK
Autorea: Kike Amonarriz Gorria
ISBN: 978-84-9027-978-6
EAN: 9788490279786
Argitaletxea: Elkar
Bilduma: Eztabaida
Edizio data: 2019
Orri kopurua: 364
PVP originala: 26.25 €
Sinopsia
Euskararen bidegurutzetik, Kike Amonarriz: Euskararen egoerari eta geroari erreparatzen diogunok datu kontraesankorrak jasotzen ditugu: alde batetik, inoiz baino handiagoa da euskaldunen kopurua, alfabetatze-maila, kultur produkzioa edo hizkuntzaren modernizazioa; bestetik, baina, gero eta handiagoa da ezagutzaren eta erabileraren arteko aldea, hiztunen kalitatea erdipurdikoa da sarritan eta atxikimendua ere hala moduzkoa. Aurrera goaz ala atzera goaz?
Bidegurutze batean ikusten du Kike Amonarrizek euskara gaur, eta, gure erabakien eta jokabideen arabera, egiazko normalizaziora edo gaelikoaren gisako biziraupen sinbolikora bidean abia litekeela urte gutxitan. Pasioz, umorez eta datuz betetako saiakera honetan, hainbat puntu aztertzen dira: euskararen lekua munduko hizkuntzen artean, zertan aldatu den gure hizkuntza-komunitatea, erabileraren inguruko gorabeherak, Euskaraldiko esperientziak, landu beharreko estrategiak eta diskurtsoak, globalizazioa, giro politiko berriaren ondorioak, hizkuntzaren kalitatea, tokiko hizkerak eta gazte-hizkerak…
Irakurketa parte-hartzailea proposatzen dio egileak irakurleari, liburuak dioena bere esperientziarekin eta iritziekin kontrasta dezan, eta horrekin batera euskararen aldeko aktibaziora motibatu eta bultzatu.