EUSKALIA

Autorea: Mikel Alvarez Sarriegi

ISBN: 978-84-1360-188-5

EAN: 9788413601885

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Literatura

Edizio data: 2022

Orri kopurua: 260

PVP originala: 24.00 €

Erosi

Sinopsia

“XXIII. mendean euskaldunek gidatzen dituzte unibertsoko hamaika galaxiak, ehunka merindade eta milaka planetak, eta inoiz, inon ezagutu gabeko zorion eta ongizarte maila gozatzen dute bertako biztanleek oro.Alabaina, beti dago matxinkontra petralen bat. Muturgogor barrutian, garai bateko espainiar kultura eta hizkuntzaren gailentasuna berreskuratu nahi lukete erresistentziako kideek, eta hori lortzeko estrategia pentsatu dute: XXI. mende hasierara bidaiatu, iraultza handia abiatu zen unera, eta hura posible egin zuten gertakariak zapuztu. Zientzia Fikziozko kontakizun jostalari, lotsagabe eta zirikatzailea ondu du Mikel Alvarez Sarriegik Zubikarai bekaren laguntzaz idatzitako bere lehenengo nobela honetan, hango eta hemengo film, telesail eta komiki kuttunei hamaika keinu eginez eta euskal irakurleari irria piztuko dioten beste hainbat erreferentzia eskainiz, dela adarjotze, dela omenaldi.”