EUSKAL HIZTEGIA
Autorea: Ibon Sarasola
ISBN: 978-84-9783-258-8
EAN: 9788497832588
Argitaletxea: Elkar
Bilduma: Hiztegiak eta mapak
Edizio data: 2007
PVP originala: 42.00 €
Sinopsia
Euskal Hiztegiaren bigarren argitaraldi honetan, 1996ko lehen edizioaren testua berridatzi egin du egileak, Euskaltzaindiaren arauetara, eta bereziki 2000 urteko Hiztegi Batura, egokitzeko. Bestalde, egokitze lan horren ondorioz bigarren argitaraldi honek 2500 bat sarrera berri ditu, Hiztegi Batuan bai eta Euskal Hiztegian ez zeuden hitzei dagozkienak.
Hori da Euskal Hiztegiaren bigarren argitaraldi honen bereizgarri nagusia lehen edizioarekiko. Gainerakoan, atxiki egin ditu egileak bai sarreren eta azpisarreren egituraketa, eta orobat definizioak eta adibideak, ukitu gutxi eta txiki batzuk gorabehera, aldaketa bat izan ezik sarreren itxuran: lehen edizioan ez bezala, bigarren argitaraldi honetan, adiera bakoitzak paragrafo bat osatzen du, hots, adiera bakoitzak beste paragrafo bat hasten du. Bistaratze horrekin errazago aurkituko du irakurleak bilatzen ari dena.