EUSKAL HIRIA SUTAN

Autorea: Xabier Montoia

ISBN: 978-84-9783-410-0

EAN: 9788497834100

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Literatura

Edizio data: 2006

PVP originala: 27.35 €

Erosi

Sinopsia

Orain. Hemen. Gure inguruan gertaturiko istorioak, gertatzen ari direnak apika. Droga-salerosketa zein bikote arazoak, politikoen ustelkeriak nahiz guraso eta seme-alaben konpondu-ezinak. Gai guztiak dira posible, giro guztiek dute tokia, jende-mota orok du bere txokoa euskal hiri honetan.
Ipuingintzarako bere maisutasuna behin baino gehiagotan frogatu ondoren, an-biziorik handieneko proiektuari ekin dio Xabier Montoiak bilduma berri hone-tan: idazkera doi eta estilo zehatzez, gizarte baten luze-zabala erakutsi, bere xehetasun txikienetan ez bada, bai bere ezaugarri eta zertzelada nagusietan.
Asmamen izugarria, girotze bikaina, erritmo lortua, teknikaren menperatzea aipa litezke lanaren dohainen artean. Horien gainetik edo azpitik, baina, pertsonaien eraikuntza biribila eta haien gorabeheren sinesgarritasun osoa nabarmentzen di-ra; euskal hiri honetan ere sutan baitira gizakien bihotz beti zaurituak.