EUSKAL ELIZAREN HISTORIA
Autorea: Xipri Arbelbide
ISBN: 978-84-9027-287-9
EAN: 9788490272879
Argitaletxea: Elkar
Bilduma: Histoire ttipia
Edizio data: 2014
Orri kopurua: 100
PVP originala: 12.85 €
Sinopsia
Euskal elizaren historia, Xipri Alberbide: Noizkoak Euskal Herriko lehen giristinoak ? Izan dira lehen mendetik ez bada, gutienez bigarrenetik. Eliza instituzioa laugarren mendean hasi ditake. Horrek ez du erran nahi denak giristino zirenik eta hurbiltzekorik ere. Paganoak baziren oraino bigarren milurtean. Trentoko kontziliotik harat izan da nonbait han laratza pikoan. Gorena berriz jo da XX. mende erditsutan. Bat batean du izigarriko beherakada ezagutuko azken hogeita hamar-berrogei urteetan.
Arte horretan sineste “berriak” zerbait onik ekarri diola herriari ezin uka. Lehengoari begiratuz, jendetasun gehiago bada gure artean, praktika batek ekarria emeki emeki. Materialki ere aurrera egin badugu Eliza bidegile izan da behartsu ta erien laguntzen, eskola, kooperatiba eta beste gauza asko sortuz.
Geroak ilun iduri du. Eliza ez ote liteke gibelka ari, hain zuzen, gizatasunari doakionaz, gizartea bera gibelka doalakotz ? Gizakia hobetzeko Berrionak denak baditu orain lehenago bezala. Nolaz du Elizak galdu bere altxagarri indarretik ?