ETXE BITAN BIZI NAIZ, ETA ZER?
Autorea: Miren Agur Meabe Plaza
ISBN: 978-84-8331-956-7
EAN: 9788483319567
Argitaletxea: Elkar
Bilduma: Eta zer?
Edizio data:
Orri kopurua: 32
PVP originala: 9.90 €
Sinopsia
Sara, liburu honetako pertsonaia, etxe bitan bizi da orain. Gehienetan amarekin eta batzuetan aitarekin. Bietan dauka, ordea, bere tokia, bietan bere txokoa, eta asko maite dute bietan. Lehen, etxe bakar batean bizi zen, aita eta ama ere etxe bakar batean bizi zirelako. Baina gurasoak banandu zirenetik aita etxe batean bizi da eta ama bestean; Sara, berriz, bietan. Gurasoak apartatu zirenean, Sara kili-kolo ibili zen, erabat galduta, bere ordu arteko mundua guztiz aldatu zelako. Baina orain egoera berrira ongi moldatu da, gurasoak banandu arren, ondo moldatzen direlako euren artean, eta Sarak badakielako bien etxean duela bere tokia, eta bien etxean duela maitasuna. Miren Agur Meabek maisutasunez eta sentsibilitate handiz hurbildu da gaur egun etxe askotan bizi den auzi honetara: gurasoen banaketa eta horrek haurrei eragiten dizkien nahasteak eta arazoak. Ikuspegi baikorretik begiratzen dio auziari, fintasunez beti, gurasoen banaketaren eta horren ondorioen aurkiak eta infrentzuak agerian jarriz. Aipatzekoak dira Jokin Mitxelenaren marrazkien bizitasuna eta dotoretasuna. Testua edertasunez girotzen jakin du Jokinek.