ETAKIDEEN AMETSAK

Autorea: Markos Zapiain Agirre

ISBN: 978-84-15337-20-1

EAN: 9788415337201

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Eztabaida

Edizio data: 2011

PVP: 12.35 €

Erosi

Sinopsia

Ikuspuntu harrigarri batetik abiatzen da Markos Zapiain saiakera hau idazteko: euskal literaturan, ETAko kideak protagonista diren nobeletan, pertsonaia etakide horiek egiten dituzten ametsak hartzen ditu aztergai. Bernardo Atxagaren hiru eleberri daude idazlan ikertuen artean (Gizona bere bakardadean,
Zeru horiek, Soinujolearen semea); eta puntako beste sei idazleren nobela bana: Ramon Saizarbitoriaren Hamaika pauso, Arantxa Urretabizkaiaren Koaderno gorria, Koldo Izagirreren Agirre zaharraren kartzelaldi beriak, Harkaitz Canoren Pasaia Blues, Joseba Sarrionandiaren Lagun izoztua, eta Txillardegiren Labartzari agur.
Literatur kritika ohikoak bistakoa errepikatu eta balizko kalitatea epaitzen badu, Zapiainek, hainbat arlotako
materialen, analisien eta hausnarketa pertsonalaren bidez, ustekabeko esanahiak aterarazten dizkie testu horiei, bai eta irakurleari gogoeta eragin ere, fikziotik harago dauden errealitateei buruz. Politika? Filosofia? Psikoanalisia? Guztietatik