ESPAINOLAK ETA EUSKALDUNAK

Autorea: Joxe Azurmendi Otaegi

ISBN: 978-84-8331-046-5

EAN: 9788483310465

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Literatura

Edizio data:

Orri kopurua: 588

PVP originala: 28.50 €

Erosi

Sinopsia

Liburu hau ez da beste bat, beste asko bezalakoa. Joxe Azurmendiren saiakera guztiek pizten dute interesa eta jakin-mina irakurleen artean, baina Espainolak eta euskaldunak bereziki garrantzitsua delakoan gaude, apartekoa. Ez bere neurriagatik soilik, hori ere azpimarratzekoa izan arren. Edukia du mamitsua, berebizikoa. Espainolen eta euskaldunen mitologia eta ideologia linguistikoen historiak osatzen du obraren muina, ernazimentuan oinarrituz batez ere, nazio askotako eta garai guztietako materialak biltzen baditu ere. Kanpotik batek pentsa lezake hori historiazale eta filologoentzako lan berezitua dela; ez horregatik. Azurmendiren erudizio erraldoiak eta iturrien zabalak obrari zientifikotasun osoa ematen badiote ere, bere meriturik berezkoena, originaltasunik behinena, Euskal Herriaren izateaz egiten duen gogoetan dago, euskaldunen bizi nahi eta ezinaz jarduteko moduan. Luma zorrotz eta dantzariz. Dialektikaz eta polemikaz. Pentsamendu eta sentimenduak uztartuz. Esan beharrekoa da liburuaren proiektua eta lehen idazketa 1976an burutu zela, beroaldi batean, eta hala ere gaurkotasun izugarria duela, gure arazo eta zauriak zahar-berriak diren seinale; orduan argitaratu ezinda, ekarpen eta hausnarketa gehiagoz horniturik eskaintzen digu gaur. Gure lehenari, orainari eta horiekin batera geroari begi berriekin begiratzeko gonbidapena egiten digu Azurmendik, topiko oker franko uxatzen ditu, eta hutsik egiteko beldurrik gabe esan dezakegu Espainolak eta euskaldunak irakurtzen duena ez dela axolagabe geldituko, ezinbesteko erreferentzia bihurtuko baita gai hauetaz kezkatutako edonorentzat.