ERREKARTEKO KOADERNOA

Autorea: Xabier Mendiguren Elizegi

ISBN: 978-84-8331-745-7

EAN: 9788483317457

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Literatura

Edizio data:

PVP: 13.68 €

Erosi

Sinopsia

Hala dio liburu honetako pasarte batek, amaiera aldean (138. or.): “Liburu honetan ere, norberaren munduaren adierazpenarekin edo egolatria ttantta batzuekin batera, honelako uste bat dago sakonean: bizitzaren zertzelada guztiz diferenteen azpitik edo gainetik oinarrizko parametro batzuetan gizon-emakume guztion sentipenak direla funtsean berdintsuak; parametro horien artean dago noski norbaiten seme edo alaba izatea, norbaiten biloba, non edo non izatea sustrai edo jatorri bat, dela egiazkoa dela amestua…”
Leihotik begira jarri da egilea. Bere etxeko sukaldeko leihotik ikusten denari begira hasi eta, hortik abiatuta, hainbat gogoeta, oroitzapen, pasadizo eta irakurketa harilkatu ditu. Liburu guztiz pertsonala osatu du horrela idazleak: batetik, literatur generoen ohiko sailkapenak gainditzen dituen obra delako, eta, bestetik, neurri batean bere pertsona bihurtu duelako berriz ere literatura egiteko gai: bere bizitzako aldi jakin bat kontatzen ez badigu ere, “baserria” eta “aitona” ditu oroigai eta pentsagai, bereak noski, baina baita nornahirenak ere, euskal kultura guztian erro sakonak dituzten kontzeptuak baitira bi horiek.
Irakurlearekiko kidetasun eta konplizitatea bilatzeko ahalegin horretan, inoiz baino gardenagoa bihurtu da Mendigurenen prosa ere, egunez egun idatziz doan koaderno bateko sinpletasuna eta hitz bakoitzaren balioa, esaldi bakoitzaren erritmoa neurtzen dituen dotorezia elkartuz.