ERESIA
Autorea: Goiatz Labandibar
ISBN: 978-84-1360-511-1
EAN: 9788413605111
Argitaletxea: Elkar
Bilduma: Literatura
Edizio data: 2025
Orri kopurua: 112
PVP originala: 13.50 €
Aitzol Agirre hil da, Euskal Errepublikako lehenengo lehendakaria. Politikari miretsia, plazagizon goraipatua, pertsona maitatua, militante konprometitua, lagun leiala, estatista zuhurra, herrizale suharra… Eta aita?Aitzol Agirreren alaba Talak urruntasun ironikoaren eta min esanezinaren artean biziko ditu aitaren herio-tzaren dolu egunei dagozkien fase eta zeremonia guztiak: etxean, beilatoki intimoan, herriko hil-kape-ran, Euskal Herri osoa zeharkatuko duen biran, agur ekitaldi instituzionalean eta mendi tontorretan eskai-niko zaion agur herrikoian.
Gizon publikoen gabezia pribatuak, familia-ereduak, kausa nobleen alde sakrifikatzen direnak eta beste hainbat gai lantzen ditu egileak, umore bixiz eta behako zorrotzez, eleberri labur baina sakon, esanguratsu bezain dibertigarri honetan.