ENBATAREN ZIRIMOLAN
Autorea: Daniel Landart Urruty
ISBN: 978-84-9027-063-9
EAN: 9788490270639
Argitaletxea: Elkar
Bilduma: Iparluma
Edizio data: 2013
PVP originala: 19.00 €
Sinopsia
Enbataren zirimolan, Daniel Landart: Ahularen indarra lehenbiziko liburukian laborari seme eta eskulangile baten oroitzapenak xeheki aipaturik, bigarren honetan Daniel Landart baxenabartar-lapurtarrak beste bi zati luze eskaintzen dizkigu abertzaletasuna eta euskalgintza argitan ezarriz.
Gazte-gazterik Enbata mugimenduan sarturik, hamar urteko militantziaren berri ematen digu (1965- 1974), gertakari hunkigarri eta bortitz batzurekin batera anekdota arin andana bat kontatuz. Garai hartako giro orokorra nolakoa zen, Aberri Egunak, hauteskundeak, abertzaleen arteko zatiketak, manifestaldiak, euskal iheslari politikoen eragina, debekuak, beldurrak eta itxaropenak; baita ere ogibidez euskal kulturgintzan iragan zituen hogeita bost urteak, horiek oro aurkituko dituzue liburu honetan.
Euskaltzalea zatian aldiz, Daniel Landart mintzo zaigu hain gogokoak dituen antzerkiaz, bertsolaritzaz eta literaturaz.
Liburuan zehar, sekulako izen-deiturak agertzen dira, gehienak liburu honen idazleak pertsonalki ezagutu dituenak: “Horietarik bakar batzuk baizik ez dira herritarren memorian geldituko, baina bakoitzak merezi zuen aipatua izatea, ekarpen ttipienak berak, osatzen eta handitzen baitu Euskal Herriko historia.”