ELEFANTE BAT HEGAN

Autorea: Patxi Zubizarreta Dorronsoro, Aitziber Alonso Picabea (il. )

ISBN: 978-84-9027-348-7

EAN: 9788490273487

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Xaguxar

Edizio data: 2015

Orri kopurua: 72

PVP originala: 12.70 €

Erosi

Sinopsia

Elefante bat hegan, Patxi Zubizarrete Dorronsoro, Aitziber Alonso Pikabea: Munduaren historian uholde asko gertatu arren, bakarra izan zen Uholde Unibertsala. Berrogei egunetan izan zen euria, urak lur oso-osoa estali zuen eta Noek itsasontzi miresgarri bat eraiki zuen… Hori jende guztiak daki; baina elefante bakarra salbatu zela, eta arkan Jafet zuela adiskidea, Noeren semea, hori oso jende gutxik daki. Orduko gertakari harrigarriak ezagutu nahi badituzu, elefante bat hegan ikusi nahi baduzu, hementxe duzu aukera paregabea, aukera zirraragarria…

Patxi Zubizarretak Irria aldizkarirako sortu zituen ipuin hauek, eta Aitziber Alonsok marraztu. Baina orain osatuak, moldatuak eta txirikordatuak datozkizu, berriro gozatu, edo ustekabean deskubritu ditzazun.