DONIBANE-GARAZI (B1)

Autorea: Nora Arbelbide Lete, Asisko Urmeneta (il. ), Dom Campistron (il. )

ISBN: 978-84-9027-992-2

EAN: 9788490279922

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Arian irakurgaiak

Edizio data: 2019

Orri kopurua: 68

PVP originala: 13.90 €

Erosi

Sinopsia

Donibane-Garazi, Nora Arbelbide Lete, Asisko, Dom Campistron: Ezagutzen dituzu euskal hiriak?

Historia eta kondairaz betetako hiria da Donibane Garazi gida honetan: euskara plazara jalgiarazi zuena, Nafarroako hiriburua hau ere, gerraosteko iheslerien aterpea, negoziorako hirigunea, bidaiarien eta historiaren bidegurutzea… Eta bai, Donibane Garazi ederra ere bada, polit-polita, zinez ikusgarria, harri gorriztaz eraikia, mendiarte leunaren babesean.

Bilduma berean Baiona, Bilbo, Donibane Garazi, Gasteiz, Iruñea eta Maule-Lextarreko gidak.

ARIAN Irakurgai mailakatuen bilduman ipuin, nobela eta testu periodistikoak biltzen dira, A1, A2, B1 eta B2 mailetara egokituta. Liburu guztiek dute audio-liburua testu idatziarekin batera, ulermena lantzeko ariketak eta hiztegi laburra.