DES EGITEN

Autorea: Ione Gorostarzu Etxebeste

ISBN: 978-84-15337-53-9

EAN: 9788415337539

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Poesia

Edizio data: 2012

PVP: 12.68 €

Erosi

Sinopsia

“des egiten” poema-bilduma Ione Gorostarzuren lehenengo liburua da, Karmele Igartua I. Bekaren irabazlea. Gorostarzu Berastegin sortu zen 1984an, Historian lizentziatua da, lanbidez irakaslea eta Bergarako Idazle Eskolan ibilia. Poesiak betidanik erabili dituen gaiak berritzen dizkigu “des egiten” deritzan lan honek: norbere izaeraren zurkaitz eta kontraesanak, existentziaren gorabeherak, maitasunaren buruhausteak, idazteak berak duen zentzua edo zentzurik eza… Hori guztia gaurko begirada gazte eta fresko batekin, hitzen hautaketa fin eta erritmoaren sen berezkoarekin. Kontuan hartzeko ahots berri bat, hunkitzeko eta pentsarazteko sentiberatasun berri bat.

Asko ibili ohi dira ene gorputzean sartu-ateran
maitasunaren izenean
aterik jo gabe batzuetan
bisita laburrean besteetan
Amodio batzuk buruan sartzen zaizkit
eta kontu kontari aritzen bakarrik nagoela ere
horrelakoetan maitasuna geldoa da<br