DES EGITEN
Autorea: Ione Gorostarzu Etxebeste
ISBN: 978-84-15337-53-9
EAN: 9788415337539
Argitaletxea: Elkar
Bilduma: Poesia
Edizio data: 2012
Orri kopurua: 96
PVP originala: 14,25 €
Sinopsia
“des egiten” poema-bilduma Ione Gorostarzuren lehenengo liburua da, Karmele Igartua I. Bekaren irabazlea. Gorostarzu Berastegin sortu zen 1984an, Historian lizentziatua da, lanbidez irakaslea eta Bergarako Idazle Eskolan ibilia. Poesiak betidanik erabili dituen gaiak berritzen dizkigu “des egiten” deritzan lan honek: norbere izaeraren zurkaitz eta kontraesanak, existentziaren gorabeherak, maitasunaren buruhausteak, idazteak berak duen zentzua edo zentzurik eza… Hori guztia gaurko begirada gazte eta fresko batekin, hitzen hautaketa fin eta erritmoaren sen berezkoarekin. Kontuan hartzeko ahots berri bat, hunkitzeko eta pentsarazteko sentiberatasun berri bat.
Asko  ibili  ohi  dira  ene  gorputzean  sartu-ateran
maitasunaren  izenean
aterik  jo  gabe  batzuetan
bisita  laburrean  besteetan
Amodio  batzuk  buruan  sartzen  zaizkit
eta  kontu  kontari  aritzen  bakarrik  nagoela  ere
horrelakoetan  maitasuna  geldoa  da
			
