DENBORAREN IZERDIA

Autorea: Xabier Montoia

ISBN: 978-84-8331-957-4

EAN: 9788483319574

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Literatura

Edizio data:

Orri kopurua: 224

PVP originala: 22.75 €

Erosi

Sinopsia

Aldeko du haizea Jon Ezerranok: zinema-produktore arrakastatsua da Madrilen, neska fin batekin ezkontzekotan da, maitale bat du bere grinak asetzeko, aspaldiko militantziak ere eder ematen dio kurrikuluma osatzeko. Esne-mamitako amets hori, ordea, zapuztu egingo zaio bat-batean, esku artean zapartatzen den lehergailuaren antzera.
Amari ebakuntza larri bat egin behar diotela-eta, etxera dator Ezenarro. Madrildik Gazteiza bitarteko kilometro laburrek bi mundu bereizten dituzte, aro bi ia-ia, arrapaladan baitokizko iraganeko mamuak, aspaldian lurperaturik uste zituen zonbiak, urteen herdoila kenduta beren odolezko zorra kobratzera.
Soberako hitzik gabe, esaldi bikoitza labanaz ebakita bezala idatzi du Montoiak eleberri izugarria hau, protagonistaren historia pertsonalarekin batera azken hogeita bost urteetako gure historiari errepaso gupidagabea ematen diona, eta bakoitzaren barne ezkutuan gorderik dauden auziez gogoeta eragin: traizioaz eta adiskidetasunaz, garaipenaz eta porrotaz, taldeaz eta norbanakoaz…