DE RE PUBLICA EDO POLITIKAZ (JOSEBA JAKA I. LITERATURA SARIDUNA)

Autorea: Piarres Charritton

ISBN: 978-84-9783-022-5

EAN: 9788497830225

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Eztabaida

Edizio data: 2003

PVP: 18.05 €

Erosi

Sinopsia

Gizakia gizaki denetik taldean bizi izan da beti, eta bere pertsonari dagozkion auziez gainera gogoan erabili du, greziarrez geroztik gutxienik, gizartearen antolamendua; tradizio luze horretan sartzen da liburu hau ere, Platon edo Zizeronen oihartzun klasikoak dakarzkiguna izenburutik beretik: De Re Publica edo politikaz. Barnean, berriz, aspalditik etorriagatik gaur-gaurkoak diren arazoak topatuko ditugu, hala nola, Estatua, Nazioa, Estatu-Nazioa eta horien arteko katramilak eta saltsa-maltsak; Herri Eskubide eta Giza Eskubideen arteko harreman korapilatsu eta balizko kontraesanak; edo Bortizkeriaren eta Politikaren auzi minbera eta halere baztertu ezinekoa.

Aurretik ere egile askok ukitu dituzten gai hauei bere nortasuna erantsi die Piarres Charrittonek, urteetan pilaturiko esperientzia eta irakurketei esker: batean bere oroitzapen bat gogoratuko du; bestean euskal literaturako testu eder bat aipatu; hurrena zirto bat botako, honi edo hari; eta tarteka aholku burutsu bat jaulki. Guztia ere bere gizatasun umoretsu, bero, bihotz handikoan bildua, eta ohi duen idazkera dotoreaz emana.