CYBORGAREN OTZANTASUNA

Autorea: Juan Bª Bengoetxea Cousillas

ISBN: 978-84-9783-681-4

EAN: 9788497836814

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Eztabaida

Edizio data: 2009

Orri kopurua: 288

PVP originala: 23.95 €

Erosi

Sinopsia

Cyborga irudia, ideia edo metafora ez ezik, gauza erreal gisa ere erabiltzen du egileak. Zuk, nik, edozein
gizakik teknologiarekin duen harremana, erabat barneraturikoa eta ia-ia beharrezkoa, islatzen du.
Denok gara cyborgak neurri batean edo bestean eta hori abiapuntu bezala onartu beharko genuke. Baina
nola? Hain zuzen ere otzanak ez izaten ahalegintzen. Hori da liburuaren bigarren abiapuntua, oso otzanak
gara oro har, eta are gehiago oraindik teknologien aurrean erakusten dugun jarreran. Hortaz, liburuak hiru
nozio gakoen inguruan hausnartzen du: gizakia, makina eta otzantasuna. Horiekin esperimentatzen du eta
bost ‘laborategi’ desberdinetan kokatzen ditu kontzeptuok. Horrela, lehendabizikoak fikzioaren lur mugikorra
ezkutatzen du. Egon dira eta badaude cyborgari buruzko fikziozko istorio ugari, eta denak dira cyborgaren
ideiaren parte neurri batean. Cyborga irudikatzerakoan eta bere posibilitateak proiektatzerakoan, fikzioak
asko esaten digu. Eta hain zuzen hori islatzen da hemen. Ondoren Bengoetxeak zubi altxagarria igotzen
du eta fikziozkoa ez den munduan ahalegintzen da sartzen, ez fikziozko kulturaren arloan hain zuzen ere.
Kultura fikziotik hurbil egon daiteke, baina baita ezagutza enpirikotik ere.
Cyborga zientzia eta teknologiaren munduan sortu zen lehenbizi, aldez aurretik fikzio idazleen garun askotan
egon arren. Hori da aitzakia, hortaz, fikziozkoa ez dena fikziozko osagai batzuekin elkartzeko.
Hirugarren urrats batean, cyborg auziaren funtsean sartzen da bete-betean: gogamena eta garuna —gorputza—
zer diren horretan. Nola erlazionatzen dira? Ba ote dugu gizakiok zerbait berezia beste ezerk eta inork
—abereek, ordenagailuek— ez duena? Auzi hori cyborg-kontzeptuaren muinean kokatzen da. Ematen diogun
erantzunaren arabera, era batera edo bestera ikusiko dugu cyborga.