CAYO HUESO

Autorea: Oihane Amantegi Uriarte

ISBN: 978-84-1360-307-0

EAN: 9788413603070

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Literatura

Edizio data: 2023

Orri kopurua: 108

PVP originala: 13.25 €

Erosi

Sinopsia

Floridatik dingilizka geratutako azken uhartea da Cayo Hueso, Antillen erdian igeri, Kubaren eta kontinentearen erdibidean. Hantxe bizi da, otarrain-arrantzan, istorio hau kontatzen duen kapitain zaharra, eta hantxe agertuko dira, ezustean, nobelaren gainerako protagonistak: Virgil musika kritikaria aurrena eta Maudey jazz kantaria gero, bere bandarekin.
Aurreko liburuan (Ibaiertzeko ipuina) erakutsitako nortasuna eta dotorezia nabarmenak dira honakoan ere: maitemin istorio betikoaren bariazio jolasak, ñabarduraz betetako estiloa, film zahar bateko dekoratua dirudien jokalekua, belarrian gozo sartu eta bertan itsasten den musikaren oihartzuna… Bere laburrean gehiagoren gosez uzten gaituen testu perfektu bat.