CAYO HUESO
Autorea: Oihane Amantegi
ISBN: 978-84-1360-307-0
EAN: 9788413603070
Argitaletxea: Elkar
Bilduma: Literatura
Edizio data: 2023
Orri kopurua: 108
PVP originala: 13.25 €
Sinopsia
Floridatik dingilizka geratutako azken uhartea da Cayo Hueso, Antillen erdian igeri, Kubaren eta kontinentearen erdibidean. Hantxe bizi da, otarrain-arrantzan, istorio hau kontatzen duen kapitain zaharra, eta hantxe agertuko dira, ezustean, nobelaren gainerako protagonistak: Virgil musika kritikaria aurrena eta Maudey jazz kantaria gero, bere bandarekin.
Aurreko liburuan (Ibaiertzeko ipuina) erakutsitako nortasuna eta dotorezia nabarmenak dira honakoan ere: maitemin istorio betikoaren bariazio jolasak, ñabarduraz betetako estiloa, film zahar bateko dekoratua dirudien jokalekua, belarrian gozo sartu eta bertan itsasten den musikaren oihartzuna
Bere laburrean gehiagoren gosez uzten gaituen testu perfektu bat.