BIZKARTZAINAREN LEHENTASUNAK

Autorea: Iñaki Irasizabal Izagirre

ISBN: 978-84-9027-068-4

EAN: 9788490270684

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Ateko bandan

Edizio data: 2013

Orri kopurua: 120

PVP originala: 13.40 €

Erosi

Sinopsia

Bizkartzainaren lehentasunak, Iñaki Irasizabal Izagirre: 2011ko uda da: ETAk erabakita dauka armak behin betiko uztea, baina oraindik ez du horren berri ofizialik eman. Aldi berean, erakundearen zuzendaritzan poliziak infiltraturik eduki duen satorra agerira atera da, eta hura diskrezioz zaintzea erabaki du Barne Sailak, Bilboko Errekalde auzoko pisu batean. Martin Goena, garai batean militante armatua eta gaur zinpeko guarda denak egingo ditu bizkartzain lanak. Lan erraza dirudi, praktikan sueten egoeran bizi baitira, baina kolore askotako jendea egon liteke interesatuta aukera hori zapuzteko.
Iñaki Irasizabalek nobela beltz labur bat eskaintzen digu, ohi duen idazkera arin eta azkarraz
ondua; oraingoan, baina, hainbat pertsonaia eta ohitura erakusteaz gainera, gure errealitate
politikoari ere zukua atera dio gizartearen erretratu gazi-gozo bat osatzeko.