BILBOKO ETXOLA BATEAN
Autorea: Iñigo Lopez Simon
ISBN: 978-84-1360-109-0
EAN: 9788413601090
Argitaletxea: Elkar
Bilduma: Lekuko
Edizio data: 2021
Orri kopurua: 216
PVP originala: 22.05 €
Sinopsia
Etengabe handitzen eta aberasten ari zen hiria zen Bilbo 1950eko hamarkadan, urte horietako hazkunde ekonomikoari eta industrialari esker, baina hazkunde horrek bazituen bere argi-ilunak; besteak beste, Bilbora lan bila etorri eta, etxebizitza duinik eskuratu ezinik, etxola bat eraiki eta bertan bizitzea erabakitzen zuten familiak.
Eraikuntzako oholekin eta handik edo hemendik eskuratutako materialekin gau batean nola-hala altxatutako etxebizitza ziztrinak ziren gehienbat, ez argirik, ez urik, ez inongo erosotasunik ez zutenak. Eta hala eraiki ziren auzo osoak, ez baimenik ez zerbitzurik gabe, hiria inguratzen zuten mendi magaletan batez ere, baina baita hiri erdian ere, Ingelesen Zelaian adibidez, egungo Guggenheim museoa altxatzen den lekuan.
Hamarkada bat baino gehiago iraun zuen fenomenoa izan zen, milaka gizon-emakume bizi izan ziren etxola prekario horietan, baina horren oroigarri publikorik ez dago inon, gertaera hark lotsaz gorrituko bagintu bezala. Iñigo Lopez Simon egileak historialariaren zehaztasunaz baina hiritarraren kontzientzia kritikoaz heldu dio gaiari, Tene Mujika bekaren laguntzaz idatzitako kronika bizi eta beharrezko honetan.