BIHOTZ-MUSEO BAT
Autorea: Leire Vargas
ISBN: 978-84-1360-400-8
EAN: 9788413604008
Argitaletxea: Elkar
Bilduma: Poesia
Edizio data: 2024
Orri kopurua: 64
PVP originala: 13.50 €
Sinopsia
Dena ametsa den irudipena poema-bildumarekin estreinatu zen Leire Vargas poeta durangarra euskal letren plazan. 1921eko Irun Hiria poesia-saria eskuratu zuen liburu hark, eta oihartzun nabarmena lortu irakurle eta kritikarien artean. Hiru urte pasata, bigarren poema-sorta batekin dator: Bihotz-museo bat, eta esan liteke nabari dela igarotako denbora: helduagoa egin da idazkera eta umoagoa idazlearen begirada ere, bizi izandakoaren haztak ematen duen sendotasuna berekin balu bezala. Bizi-gogoa eta esperientzia berrien kilika presente daude poemotan, baina baita harremanetan suertatzen diren urruntzeak eta zauriak ere, arrazoiaren eta emozioen arteko talka eta oreka joko neurritsu batean