BIHOTZ GOSETIEN KLUBA

Autorea: Xabier Mendiguren Elizegi

ISBN: 978-84-9783-221-2

EAN: 9788497832212

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Literatura

Edizio data:

Orri kopurua: 136

PVP originala: 17.50 €

Erosi

Sinopsia

Azken aldian oroitzapen eta saiakera kutsuko liburuak idatzi ondoren, fikziora itzuli da Mendiguren, ipuinetik nobelarako bidean doazen bot istorio idatziz, bihotzaren gaitz, min eta pozekin zerikusia dutenak.

Ehiztari bakartia omen da bihotza, norbaitek behin esan zuenez; beste bihotz batzuen bila dabilen ehiztaria, bere gosea asetzeko, bere bakardadea arintzeko. Hala liburu honetako protagonistak ere: Gabonetan larrialdiko miraria espero duen albaitaria, lankide bat bere sarera biltzeko estrategiak lantzen dituen telebista-produktorea, mutilarengana bidaian harekin segitu nahi duen galdezka doana…

Komedia giroko bost narraziok osatzen dute Bihotz Gosetien Kluba: istorio laburrak eta luzeagoak, denak ere maitasunaren nahi eta ezinaren inguruan dantzan dabiltzanak.

Estilo jostalaria darabil egileak kontakizun hauetan, pertsonaien lepotik barrez batzuetan eta haien kuitekin bat eginez besteetan, igurtziak eta atximurrak tartekatuz, amodioak berak egiten duen antzera