BIDAIA SENTIMENTALA FRANTZIA ETA ITALIAN ZEHAR

Autorea: Laurence Sterne

ISBN: 978-84-9027-395-1

EAN: 9788490273951

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Urrezko biblioteka

Edizio data: 2016

Orri kopurua: 200

PVP originala: 15.75 €

Erosi

Sinopsia

Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar, Laurence Sterne: Garaiko eleberriaren legeak hankaz gora jarri zituen bezala, esan liteke bidaietako literatura eta bidaiariaren sentimendua bera ere behin betiko irauli zituela Laurence Sternek liburu honekin: ordura arte, katedralak, monumentuak eta enparauak ziren han eta hemen ikusi beharrekoak; hemen, berriz, aipatu ere ez dira egiten halakoak: Frantzian barrena firin-faran dabil Yorick bidaiari eta narratzailea, bidean topatzen dituen gizon (eta batez ere emakume) bereziek pizten diotela gogoa eta bideratzen zangoa; plan bat egiten du eta berréala aldatzen; ekintza bat hasten du baina ez amaitzen; beti alai hala ere, zirikatzaile eta umoretsu bezain eskuzabal eta bihozbera.
Bidaiari sentimentala bezain alderrai dabil haren gogoa, batetik bestera, eta izaera libre eta araugabe horren parekoa du idazkera ere: jostari, berbalapiko, sigi-sagatsua. Era guztietako pertsonaiak dabiltza joan-etorrian, gai guztiei buruzko gogoetak sartu-irtenean, Sterneren begirada bihurri eta onberak gidaturiko ibilbide honetan.