BI IPOTX GURE ETXEKO SOFAN

Autorea: Arantxa Iturbe, Jon Zabaleta

ISBN: 978-84-9783-143-7

EAN: 9788497831437

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Kuku

Edizio data:

Orri kopurua: 44

PVP originala: 11.00 €

Erosi

Sinopsia

“Lehengo batean, eskolatik itzuli nintzenean, bi ipotx aurkitu nituen gure bere etxeko salan” Batek pentsa dezake horrela hasten den ipuin batek irudimentsua behar duela izan, ipuin magikoa behar duela izan eta halaxe da. Ipotxa aipatzean Edurne Zuriren lagunak etortzen zaizkigu gogora, eta halaxe gertatzen da ipuin honetan ere. Baina ipuin irudimentsuak eta magikoak askotan zerikusi handia dute gure eguneroko bizitzan. Eta familian eragin bitxia izan zuen ipotxen presentziak. Aita, telebista ikusteko, haien erdian eseri eta ez zen han zeudenik ere ohartu. Aita ez baita ezertaz ohartzen albisteak entzuten dituen bitartean, ezta ipotxak agertzen badira ere Amak afaltzera gonbidatu zituen natural-natural Izan ere, egunerokotasunaren zamak askotan ez digu uzten bizitzaren alderdi magikoa ikusten eta hartaz gozatzen. Salbabiderik ba al dago? Gure burua eta bizitza ispiluan ikustea izan daiteke horretarako bide bat. Eta ipuin txiki honetan ispilu asko daude.