BESTIARIOA / HILERRIKOIAK

Autorea: Karlos Linazasoro Izagirre

ISBN: 978-84-9783-352-3

EAN: 9788497833523

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Ateko bandan

Edizio data: 2006

PVP: 12.83 €

Erosi

Sinopsia

Heriotzaren presentzia desgaraikoak eteten du behin eta berriro kontakizun honetako pro-tagonistaren egunerokoa. Badirudi protagonistak, bere nobela autobiografikoa idazteko lan-utzialdian dagoen liburuzainak, zera gogorarazi nahi diola irakurleari: heriotzak gure bizitzan agertzeko hitzordurik eskatu beharrik ez duela. Alabaina, balbeak edo herioak sortzen dituen eragozpen eta nekeei umoreaz eta ironiaz aurre egiten die K. idazleak.

Eta, horrenbestez, heriotzak uzten duen ezintasun arimazkoari poesia eta umorea eransten ere jakin du Karlos Linazasorok kontakizun hilerrikoi honetan, aforismoen bidezidorrari jarraituz: Balbea, sarri, orpoetan eramaten den zerbait da; Suizidek lur hartzeko lekua aukeratzen dute; Fenix hegaztiak errausketa-etxe bat ipini du; Mantisaren erlijioa ikasi nahiko luke gizaki batek baino gehiagok; Zentauroak, dudarik gabe, ez lituzke bere gura-soak ezagutu nahiko.

Karlos Linazasoro Tolosan jaio zen 1962an eta gaur egun liburuzain lan egiten du bere herri