BASA (XX. IGARTZA SARIA)
Autorea: Miren Amuriza Plaza
ISBN: 978-84-9027-917-5
EAN: 9788490279175
Argitaletxea: Elkar
Bilduma: Literatura
Edizio data: 2019
Orri kopurua: 128
PVP originala: 16.75 €
Sinopsia
Zaharra da Altzerreka, erreka-bazter ainube batean dagoen baserria. Zaharra bertako
seme Henry, urte luzez Ameriketan artzain ibilia, zangoa anputatu ziotenez geroztik ohean
datzana. Zaharra da Sabina Gojenola ere, koinatu elbarria eta etxaldea egoskorkeriaz
gobernatzen dituen alarguna.
Seme-alabek egunerokoa erraztu nahi dioten arren, uko egiten dio modernitateari,
erosotasunari, inork ezarritako arrastoan sartzeari… Behiekin, ardiekin, txakurrekin,
katuekin bat egiten du ondoen Sabinak, animaliei baizik ez die gozotasunik adierazten.
Etxekoekin dena du errezeloa, ika-mika eta tentsioa; auzoekin, dena liskar eta
norgehiagoka.
Mundu ikuskera baten akabera kontatzen digu Miren Amurizak, modu zehatz eta
indartsuan, pertsonaia baten eta gizarte eredu hil-hurren baten erretratu gordin bezain
fidela eskainiz, hizkuntza malguz eta estilo sendoz.