BAR PUERTO (LIBURUA + DVD)
Autorea: Kirmen Uribe Urbieta
ISBN: 978-84-9783-949-5
EAN: 9788497839495
Argitaletxea: Elkar
Bilduma: Disko liburuak
Edizio data: 2010
Orri kopurua: 128
PVP originala: 25.50 €
Sinopsia
Milurteko berriaren hastapenean, aitona-amonen etxea eraitsi behar zutela jakitean,
taula gaineko ikuskizun bat egitea otu zitzaion Kirmen Uriberi, ahozko historia, literatura,
bideo-lana eta musika bere baitan hartuko zituena. Berehalaxe, Josu
Eizagirre zinegilea eta biak, XX. mendearen kronika egingo zuen jendea hasi ziren
galdetzen. Gerra Zibilarekin hasi, gerraosteko urte ilunak, hirurogeiko hamarkadan
iritsitako marinel galiziarrak, laurogeiko hamarkadan Hiesak sortutako hondamendia
eta laurogeita hamarreko emigrazio afrikarra; ixteko, egungo arrantzalea, arrantzan
egitera hegazkinez joaten dena. Musika Mikel Urdangarinek jarri zion, kanta
tradizionalak eta beren beregi idatzitakoak uztartuz.
Bar Puerto, bazterreko ahotsak ikuskizuna 2001eko negu eta udaberrian eman zen
han-hemenka. Hamargarren urteurrenaren karietara, 2009ko urrian, Bilboko
Bidebarrieta liburutegian zuzenean grabatu zen emanaldia. Orain DVDa kaleratzen
da, eta horrekin batera testu guztiak biltzen dituen liburua, gaztelania eta ingelesezko
itzulpenekin.