AZKEN PORTUKO POSTDATAK

Autorea: John Andueza Altuna, Asel Luzurraga Zarrabeitia

ISBN: 978-84-1360-252-3

EAN: 9788413602523

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Literatura

Edizio data: 2024

Orri kopurua: 180

PVP originala: 18.50 €

Erosi

Sinopsia

Aia Azken Portun bizi izan da beti. Mon ihesi joan zen aspaldi, baina orain, hamar urte pasatu eta gero, herrira bueltatu da. Asko dute elkarri kontatzeko eta, oraingoz aurrez aurre ikusi ez arren, gutunak trukatzeari ekin diote. Iraultza, irakurketak, anarkia, adiskidetasuna, teknokrazia, maitasuna, borroka, artea, gizon-emakumeak, ametsak, bizitza… Era askotako gaiak agertuko dira joan-etorriko gutunotan, eta horrekin batera beren historia berreraikitzen saiatuko dira: urrundu zituen gertakaria, haren inguruko misterioa, baita ezkutuan mantendu dituzten beste hainbat kontu ere.
Bakarka literatura ibilbide sendoko idazle bi elkartu dira lau eskutara ondutako nobela bat idazteko: eskutitz bidezko eleberri bat, arin eta atseginez irakurtzen dena, baina gai sakonak planteatu eta zer pentsatua ematen duena. On degizula!