ATXIKI SEKRETUA

Autorea: Patxi Zubizarreta

ISBN: 978-84-9783-170-3

EAN: 9788497831703

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Dona, dona

Edizio data:

PVP originala: 25.00 €

Erosi

Sinopsia

Graziana sorginak kontatzen digu luze eta zabal, era atsegin eta
literarioan, sorginen mundua zer den. Ipuinak, kontakizun
harrigarriak, sorgintzako formulak, abestiak… eskaintzen dizkigu
liburu zoragarri honek. Graziana sorginak bere bizitza luzeko
sekretuak kontatzen ditu beste inori ez kontatzeko esanez (“Atxiki
sekretua”).
Lan ederra egin du Patxi Zubizarretak liburu honetan, transmisio lana,
artelana, luzaroan iraungo duena.
Liburuari darion edertasuna, neurri handi batean, Elena Odriozola
marrazkigileari zor diogu. Artista handi baten eskua ikusten da
liburuaren diseinuan eta marrazkietan. Pertsonaiak bizi-bizirik eta
etengabeko mugimenduan daudela dirudi.