ATONDU – XXI. MENDERAKO PROPOSAMENA
Autorea: Ane Albisu Iriarte
ISBN: 978-84-9783-345-5
EAN: 9788497833455
Argitaletxea: Elkar
Bilduma: Ondarea
Edizio data: 2006
PVP originala: 34.50 €
Sinopsia
Liburu honetan jantziari berari baino ia garrantzi handiagoa eman zaio janzteari, prestatzeari edo atontzeari, tradiziozko euskal jantziak atontzeari, alegia. Aurreko belaunaldietako jantziak berres-kuratzeko nahiz berriak egiteko garaian, oso kontuan hartzekoa baita zergatik, zer, nola, noiz eta zertarako janzten ditugun tradizioz jaso eta euskal jantzi bihurtu ditugun baserritar jantzia, poxpo-lin jantzia, arrantzale jantzia eta beste hainbat.
Horrenbestez, azken ehun urteotan gure jantzi tradizionalek egin duten ibilbidearen historia laburra ere jaso du liburu honek; besteak beste, etorkizunerako proposamen berriak egiteko oinarri sendoa behar baita, gaurdaino iritsi den ondarea ezagutu eta birsortuz, kasu askotan tartean galdutakoaren arrastoa baino geratzen ez bazaigu ere. Liburu honek asko du, ordea, sormenetik ere, eta alde horretatik erakusleiho ere izan nahi du orain arte eginiko diseinuak eta aurrerantzean egingo direnak koloreko argazkitan ahalik eta modurik ikusgarri eta