ARIAN A1.1 IKASLEAREN LIBURUA (+ERANTZUNAK +TRANSKRIPZIOAK)
Autorea: Batzuk
ISBN: 978-84-9027-130-8
EAN: 9788490271308
Argitaletxea: Elkar
Bilduma: Arian euskara metodoa
Edizio data:
Orri kopurua: 176
PVP originala: 28,25 €
Sinopsia
Arian  A1.1  –  Ikaslearen  liburua  (+CD)  (+  ERANTZUNAK): Ikaslearen  liburuak  sei  unitate  didaktiko  ditu.  Unitate  bakoitzean  hiru  helburu  proposatzen dira,  eta  helburu  bakoitza  ekintza  komunikatibo  bat  da.  Ekintza  horietan  bizitza errealeko  gaiak,  egoerak  eta  testuinguruak  islatzen  dira;  ikasleak,  jarduera  komunikatiboen bitartez,  hizkuntza  modu  naturalean  erabiltzeko  aukera  izango  du. Ezinbestekoa  da  testuen  esanahia  ulertzea  ekintza  zuzen  eta  egoki  burutzeko. Entzumenean  oinarritutako  jarduerek  berebiziko  garrantzia  hartzen  dute.  Guztira, berariaz  sortutako  80  audio  biltzen  dira  sei  unitateetan.
Unitate  bakoitza  egiteko,  20  ordu  aurreikusi  dira  (Ikaslearen  liburua  +  Lan-koadernoa). Dena  dela,  ikasle  guztiek  ez  dituzte  berdin  baliatuko  eskainiko  zaizkien  aukera guztiak,  norbanakoaren  beharrak  eta  premiak  ezberdinak  izango  baitira  uneoro.
Ikaslearen  liburuko  erantzunak  eta  transkripzioak  aparte  eskaintzen  dira  (liburuaren osagarri  moduan),  ikasleak  eskura  izan  ditzan.  Ahozko  testu  guztien  transkripzioak ere  jaso  dira.
Multimedia  CDa: Bi  atal  ditu:
a.  Ikaslearen  liburuko  eta  Lan-koadernoko  entzungaiak.